Erakusketa berria/ Arte plastikoak eta ikusizkoetakoak Sortzeko Laguntzak 2015. Nafarroako Gobernua

Erakusketa berria/ Arte plastikoak eta ikusizkoetakoak Sortzeko Laguntzak 2015. Nafarroako Gobernua

Mailing-02 - copia

 

Atrocity Exhibition. La exhibición de las atrocidades

José Castiella

Arte plastikoak eta ikusizkoetakoak Sortzeko Laguntzak 2015. Nafarroako Gobernua

 

 IMG_9704

 

Atrocity Exhibition. La Exhibición de las Atrocidades, proiektuaren izenburua J.G Ballard idazlearen eleberriari buruzko aipamena da, eta instalazio bat da, ikusizko mikro-kontakizunek osatua, zeinetan,  itxuraz loturarik gabe, “halako uste ankerra” ondorioztatzen baita “pentsamendu posthumanistari buruz”.

Horrela, oroimena eta irudimena funtsezkoak diren prozesuan, José Castiellak lotura egiten du “alde irrazional batekin, iruditeria kolektiboa dakarten inpultsu intimoekin”.

Atrocity Exhibition lana, gainera, artistak lan egiten duen espazioan bertan sustraitua dago, hau da, antzinako txokolate-fabrika zahar batean, non oraindik ere baitaude gozogintzan urtetan erabilitako moldeak eta tresnak. Han, haiekin izaniko kontatu etengabeari esker, José Castiellak moldearen ideia eskultorikoa sartu du bere margolanetan, eta horrela, bere “orbanak eta zoriaren mendeko forma organikoak errepikapen ia industrialera eraman ditu eta, zenbaitetan, instalazioaren espaziora”.

Horrela, trazu aurrediseinatuak egiten ditu, silikonazko eta igeltsuzko moldeak oinarri harturik, eta ondoren, moldeak azalerari atxikitzen zaizkio, margotuak edo isuriak izan direla simulatuz, materialean halabehar magikoa dagoelako ideia sortze aldera.

Erakusketa honetan ikusgai jarritako margolanetan, José Castiellak akrilikoa eta olio-pintura landu ditu, trazu modernoaren dekonstrukzioa abiaburu harturik, eta aldi berean, eskulturaren bidez bere kontakizun bisualak osatzen ditu; adibidez, Máquina de Vending “failures” eta Infinite zombie column lanen bitartez.

 

José Castiella

1987an Iruñean jaioa, Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Goldsmiths MFA Fine Art Unibertsitatean.

Banakako erakusketak egin ditu Zurichen, Londresen, eta Valladolideko Patio Herreriano Arte Garaikideko Museoan, eta horrez gain, taldekako erakusketetan ere parte hartu du Madrilen, Londresen, Bilbon eta Iruñean.

 

IMG_9811

 

 

DIY / Máquina de punto cero

Álvaro Gil

Arte plastikoak eta ikusizkoetakoak Sortzeko Laguntzak 2015. Nafarroako Gobernua

 

IMG_9793

 

“Energia puntu zeroko” makinen utopia da Álvaro Gilen proiektuaren oinarria; makina horien funtzionamenduak unibertsoko dinamika naturalak imitatzen ditu.

“DIY/ La máquina de punto cero” lan honek kontzeptuak eta forma plastikoak partekatzen ditu artistak 2012tik hona garatu dituen aurreko proiektuekin. Lan horietan, kustomizazio kontzeptua du ikergai. Sortzaileak dioen bezala, ekimen berri honen bidez, “beste urrats bat” egin nahi du, horrela “zientziaren munduan bete-betean sartzeko, eta zehazki, Energia Librearen munduan”.

Ikusmolde horrek ikerlari ameslarien eraginak izan ditu iturri (Nicolas Tesla, adibidez), eta horrekin bat, Álvaro Gilek makina mota horiei forma eman nahi die, liluraz eta beldurrez eman nahi ere, eta xedea da gailuari darion edertasuna bera oroz gain gailentzea.

Artistak dioen bezala, kontua da “energia mota hori birpentsatzea, tankera soziala eta berritzailea baitu, eta ahal bada, are gehiago hurbiltzea jendearen adimenera, eskultura baten bidez, puntu zeroko makinaren forma hartu duen eskulturaren bidez, DIY filosofiari jarraiki eraikia (Do It Yourself edo Egizu zuk zerorrek)”.

Horretarako, artistak gailu sorta bat sortu du laborategi plastikoan, Huarte Zentroan islatzen dena eta, horren baitan, Máquina de Punto Cero dago tramankulu teknologiko gisara, “toroide” bilduma bat (kurba itxiak sortzen duen azalera, bere planoan dagoen ardatz baten inguruan biratzen duenean, eta mozten ez duena) eta, era berean, muntaketarako jarraibideen formako garapen grafiko bat.

 

IMG_9791

 

Álvaro Gil

Corella (1986). Arte Ederretan da lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, eta han ere ikerlaria. Álvaro Gilek erregulartasunez lan egiten du artista gisa Galería L21-rako (Palma-Madril). Banakako erakusketak egin ditu Palma Mallorcakoan, Bilbon, Murtzia eta Madrilen, beste hiri batzuen artean.

Hágaselo usted mismo proiektuaren hasierako fasea Guggenheim Bilbao Museoan jarri zen ikusgai 2012an. Bere lanak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Iruñeko Udalaren bildumetan daude, bai eta Mondariz Balneario Fundazioan ere.

 

Cosas que pasan junto al mar

Ignacio Navas

Arte plastikoak eta ikusizkoetakoak Sortzeko Laguntzak 2015. Nafarroako Gobernua

 

IMG_9864

 

Ignacio Navasen proposamenak bi abiapuntu ditu: batetik, itsasoa, topiko handietako bat baita aldi eta alde orotako argazkigintzan, eta bestetik, prozesu teknikoaren errakuntzetatik irudietan sortzen diren elementuak.

Artistak, zehazki, kostaldeak fotografiatzen ditu, unibertso bisual baten garapena gai zehatz batekin zedarritzeko.

Gisa horretan kontaera bat eskaintzen du; kontaera horretan itsasoa da haria eta, bertan ere, “bestelako hizkuntza bisuala” sortzen du, irudietan tresnak txertatzen baititu, zertarako eta, batzuk aipatzeagatik, “kolorea deszuzentzeko” edo irudien egitura desegituratzeko.

Egileak berak dioen bezala, “nire ustez, gure burua irudimena bezalako jarreretara eramatea da arte arlotik sor daitekeen ekitaldi politiko eta sozial handiena da, jarrera horiek errealitatea iraultzera garamatzatelako”.

Horregatik, beraz, argazki sorta honek gonbit egiten digu begirada jolasaren nahiz irudimenaren bidez azpikoz goratzera.

 

IMG_9855

 

Ignacio Navas

Ignacio Navas. Tutera (1989), Arte Ederretan lizentziaduna Unibertsitate Konplutentsean. Argazki-ikasketak Madrilgo Blank Paper eskolan egin zituen, eta Master bat egin du Kultur Kudeaketan Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. Berlinen osatu zuen prestakuntza, Andrés Marroquín Vinkelmann-en laguntzaile gisa; ondotik, Madrilera itzuli, eta bertan bizi eta lan egiten du.

Sortzaile gisa garatu dituen proiektu batzuetan funtsezkoa da osagai autobiografiko, familiar eta dokumentala, hala nola Norte edo Yolanda delakeotan, eta hain zuzen, lan horrekin parte hartu zuen Auto Edit erakusketan, Huarte Zentroan. Linde eta beste proposamen batzuetan, gainera, egunerokotasuna, normaltasuna eta hurbiltasuna ageri dira islaturik Madrilgo periferiaren bitartez, Madril artistaren harrera-hiria baita. Bere lana, Madrilen, Ponce + Robles galerian dago ikusgai.

God is beautiful and loves all that is beautiful

Óskar Ranz

Arte plastikoak eta ikusizkoetakoak Sortzeko Laguntzak 2015. Nafarroako Gobernua

 

IMG_9790

 

God is beautiful and loves all that is beautiful Óskar Ranzen ikerketa-proiektu bat da, diseinu persiarraren tradizioa abiaburu harturik.  Artistak ehungintza-patroiak egiteko erabiltzen diren teknika tradizionalak baliatzen ditu, eta gero, sorkuntza-prozesu berri batera egokitzen ditu, “oihartzun garaikide handiko piezak sortze” aldera.

Horrela, tradizio islamikoaren eraikuntza geometrikoaren oinarrizko eskemei heltzen die, betiere mendebaldeko arte-pentsamendu batetik. Lotura-zubiak ezartzen ditu kultura ezberdinen artean, “bi munduen artean dauden hutsarteak” seinalatzen saiatuz, eta saiakera horretan, Óskar Ranzek “batzen gaituenaren kontzeptua” nabarmentzen du, “ez, ordea, zerk ezberdintzen gaituen, betiere egungo ikuspegi huts batetik bi tradizioei begira dauden arte-objektuen bitartez”.

Óskar Ranzek Manchesterko Rusholme auzoan (Britainia Handia) finkaturiko komunitate irandarrentzat eman zuen plastika tailerraren ondotik, hasi zen ekimena ernamuintzen.

Proiektuak adierazkortasun-euskarri berriak ageri ditu. Ranzen esanetan, “objektu artistikoak dira, zeinak dibertsitatea, nahasketa, hibridazioa eta mestizajea ezaugarri dituen garaiaren isla  baitira, bizi dugun unea zalantzan jartzen dutenak, hots, dela disfuntzio mundiala, dela krisia, non nazioak desegiteaz gain, balioak ahultzen baitira, eta kultura suntsitzen baita”.

Horrela, God is beautiful and loves all that is beautiful lanaren bidez, artistak hogei modulu-pieza aurkeztu ditu altzairu tolestuaren gainean; aldi berean, I love modesty bi serieen bidez garatzen du, bata paper gainean, eta bestea, poliuretanozko erretxina gainean hirurehun piezaren bidez.

 

IMG_9765

 

Óskar Ranz

Iruñean 1974an jaioa eta Arte Ederretan lizentziaduna Salamancako Unibertsitatean. Banakako hogeitik gora erakusketa egin ditu Leonen, Granadan, Malagan, Valladoliden, Iruñean eta Porton, beste hiri batzuen artean.

Haren lana ikusgai egon da hainbat Feriatan, hau da, ARCO, Hot Art, Basel, Arte Lisboa eta Art Salamanca Ferian, eta baditu lanak Hondarribia, Iruñea, Leon eta Segoviako Udaletako bildumetan, eta era berean, bestelako entitateetan: COAL, Malaga Hiria, Unicaja Fundazioa, Norte, Caja España Sarien Bilduma, Royal Premier, FUNCOAL, Carriegos Fundazioa, Gaztela eta Leongo Junta, MECA eta Malagako Unibertsitatea.

 

Bidean

Miren Pastor

Arte plastikoak eta ikusizkoetakoak Sortzeko Laguntzak 2015. Nafarroako Gobernua

 

IMG_9850

 

Bidean. Hitzak berak dioen bezala, zerbait edo inor dago prozesuan edo bidean. Bada, hitz horrek eman dio izena Miren Pastorren proiektu-ibaiari, eta artistak horren bitartez zeharkatzen ditu “aldaketaren etapak”, nerabetasunaren eta ingurunea eraldatzearen arteko paralelismo bat sortuta.

Bidean hiru mailaz osatua dago, eta hirurak batasun perfektuaren alegoriak dira: “Humanoa, zeina Natura baita, eta alde humano bat duen Natura; zikloak partekatuak dira, alde bat ukitzen duen aldaketa orok beste aldea ere ukitzen baitu”.

Proiektuaren hirugarren fasean, hodeiak agertoki nagusiaren ardatz dira. Zeruaren aldaketa etengabeak, eta lurrean sartu eta gu xurgatzen gaituztela diruditen hodeietan nahiz lanbroetan irudikaturiko espiritualtasuna, gakoak dira, protagonistei beren bidea eraikitzen laguntzeko.

Miren Pastorren irudiek beste garai batekoak dirudite, hots, esploratzaileek “sekula urratu gabeko” lekuak fotografiatzen zituzteneko garaikoak, baina egilearenak berrikitan eginak dira eta leku hurbiletan.

Antzekotasunaren arrazoia da argazki zaharrek mundu ezezagun bat erakusten zutela, eta Miren Pastorrenek “izakiak barrenetik darakuskite, eta hori halaber espazio ezkutatua da”.

 

IMG_9840

 

Miren Pastor

Iruñean jaioa 1985ean, Arte Ederretan da lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Master bat egin du Proiektuen Garapenean Madrilgo Blank Paper Eskolan, eta bertan ere  Ikus-entzunezko Hizkuntza eta Teknika Multimediak ikasi ditu. Hortaz landara, artisten laguntzaile aritu da: Christian Patterson, Roberto Coromina, Daniel Canogar eta Cristina Iglesias, adibidez.

Autoedizioaren munduarekin lotutako erakusketetan hartu du parte, hala nola Do with orders izenekoan Centrocentro-n (Madril), eta AutoEdit erakusketan Huarte Zentroan, besteak beste, eta era berean, irudiari eta argazki-liburuari buruzko jaialdi, topaketa eta ferietan; Arlesko Reencontres Jaialdian, adibidez.

 

Dossierayudasalacreacioncastellanoeuskera