Uharte Zentroak gaur hasiko ditu parte hartze jardunaldiak komunitate artistikoarekin

Uharte Zentroak gaur hasiko ditu parte hartze jardunaldiak komunitate artistikoarekin

Uharte Zentroak gaur hasi du parte hartze prozesu bat komunitate artistikoaren eragileekin. Prozesu honen helburua kolektibo hauen beharrizanak hautematea eta definitzea da, Nafarroako praktika artistiko garaikideen esparruan. Horretaz gain, harreman sare egonkorrak sortu nahi ditu prozesuak, Uharte Zentroaren gune fisikoaz harago. Eskaera hauei erantzuteko ekintza zehatzak eta proposamenen diseinuak eginen dira.

“Edukiontzia birpentsatzen”: nazioarteko egonaldia artistentzat

“Edukiontzia birpentsatzen”: nazioarteko egonaldia artistentzat

Uharte Zentroak eta hablarenarte:-k Ingalaterra, Finlandia, Hungaria edo Irlandako artistentzat nazioarteko egonaldia egiteko deialdia ireki berri dute. Helburua Uharte Zentroaren arkitektura birdefinitzen lagunduko duen ikerketa bat egitea da. Proposamena 1+2 hilabeteko erresidentzia da; hau da, lehenengo fase bat 2017. urteko urtarriletik otsailera izanen da eta bigarrena 2017ko apiriletik ekainera. Deialdia Collaborative Arts Partnership Programme (CAPP) jardueren parte da, eta artistei, arkitektoei, soziologoei, gizarte langileei edota kultur agenteei bideratura dago elkarlanean aritzeko.

Abuztuak 22 (astelehena) – 26 (ostirala) arte hizkuntzak lantzeko haur tailerra “Manolo Valdés eta Equipo Crónica: zorioneko topaketa”. Bidari

Abuztuak 22 (astelehena) – 26 (ostirala) arte hizkuntzak lantzeko haur tailerra “Manolo Valdés eta Equipo Crónica: zorioneko topaketa”. Bidari

Autorretratuak, kartelak eta argazki-muntaketak, buru eskultoriko bat… Sorkuntza lan horiek guztiak egiteko inspirazio-iturria Manolo Valdés artistaren eta Equipo Crónica taldearen lanak izanen dira. Sorkuntza, kontakizunak eta artea.

Movhu! programa. Udako tailerrak Uharte Zentroan

Movhu! programa. Udako tailerrak Uharte Zentroan

Abuztu honetan, Huarte Zentroan, 5 eta 18 urte artekoa bazara, ziur jarduera bat aurkituko duzula zuretzat, haur eta gazte tailerrak  eginen baitira, ilustrazioa egiteko, arte gune batean abentura bat bizitzeko, hizkuntza plastikoak aztertzeko, zianotipiak zer diren jakiteko, zure ametsak serigrafiatzeko, edota teknologia eta arte sorkuntza uztartzeko. Emazu izena eta etorri goizak gurekin pasatzera!

AutoEdit Festa ekainak 18 Uharte Zentroan

AutoEdit Festa ekainak 18 Uharte Zentroan

Topaketa sortzaileekin, edizioa eta ilustrazioa zuzenean, pop up, proiektuak ikuskatzea, eskuzko inprimatze motak lantzeko tailerrak, azoka ttipia eta kontzertua, AutoEdit II erakusketaren karira, eta erakusketa bera ikusgai. Den-dena autoedizioaren alde!  Zatoz AutoEdit Festara.

AutoEdit Festa este sábado 18 de junio en el Centro Huarte

Ostegun honetan, ekainiaren 16a, 20:00etan, Huarte Zentroan BookJockey. Generoa eta figura. Emakume argazkilarien aldeko aldarria, eta artistarekin topaketa haren erakusketan. Miren Pastor

Ostegun honetan, ekainiaren 16a, 20:00etan, Huarte Zentroan BookJockey. Generoa eta figura. Emakume argazkilarien aldeko aldarria, eta artistarekin topaketa haren erakusketan. Miren Pastor

Ostegun honetan, 20:00etan, Huarte Zentroan, Miren Pastorrek BookJockey saio bat eginen du argazkiaz eta generoaz, emakume argazkilarien figura aldarrikatzeko. Saio esperimentala da, eta argazki-liburuak, irudiak eta klipak eman eta erakutsiko dira.