“Edukiontzia birpentsatzen”: nazioarteko egonaldia artistentzat

“Edukiontzia birpentsatzen”: nazioarteko egonaldia artistentzat

Uharte Zentroak eta hablarenarte:-k Ingalaterra, Finlandia, Hungaria edo Irlandako artistentzat nazioarteko egonaldia egiteko deialdia ireki berri dute. Helburua Uharte Zentroaren arkitektura birdefinitzen lagunduko duen ikerketa bat egitea da. Proposamena 1+2 hilabeteko erresidentzia da; hau da, lehenengo fase bat 2017. urteko urtarriletik otsailera izanen da eta bigarrena 2017ko apiriletik ekainera.

Deialdia Collaborative Arts Partnership Programme (CAPP) jardueren parte da, eta artistei, arkitektoei, soziologoei, gizarte langileei edota kultur agenteei bideratura dago elkarlanean aritzeko.